Baziren urte batzuk igerilekuko arduradunak ez genituela herrikoak izaten. Sorosle izateko eskatzen zuten titulazioa dela eta, kanpotik etortzen ziren, herrian titulu hori zuen inor ez zegoelako. Aurtengo udan berriz, Beñat Irazoki eta Leire Olagarai gazteak izanen dira igerilekuko arduradunak, udaletxearen laguntzaz “uretako sorospen” izeneko titulua ateri ondotik. Heldu den ekainaren 25ean irekiko dira igerilekuak eta abuztuaren 31a bitarte egonen dira zabalik.