Suhiltzaile boluntarioen parkeentzat dirulaguntza eman du Gobernuak

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 23a

Nafarroako Gobernuak suhiltzaile boluntarioen bortz parkerentzat 101.900 euroko dirulaguntza eman du. Zehazki, Leitza, Bera, Lesaka, Agoitz eta Isabako parkeek jasoko dute dirua, aurten izanen dituzten gastu arruntei aurre egiteko. Dirulaguntza hauek, Presidentzia, Justizia eta Barne Departamentuak herri hauetako udalekin duen elkarlan hitzarmenaren barnean ematen dira, 2005. urterako duten gastu arrunten aurrekontua epearen barnean aurkeztu ondotik. Gero, gastu hauek justifikatu beharko dira, ekitaldien parteekin. Eskualdeko parkeei dagokienez, Leitzako suhiltzaileek 29.000 euro jasoko dituzte, Berakoek 27.000 euro eta Lesakakoek 14.000 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun