Zugarramurdiko bestak

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 23a

Utzitako argazkiak

Abuztuaren 14tik 18era

Igandea 14 - Bezpera

10:00etan besta hasierako suziria eta ezkil joaldia.
Ondotik eskea herria guzian barna trikitilariekin.
14:00etan bazkaria, eskean ibili direnendako.
16:00etan haurrendako jokoak.
20:00etan xiba txapelketa herriko jendearen artean.
23:00etan piperrada plazan animatzen diren guztiendako.
0:00etan dantzaldia IMUNTZO eta BELOKIrekin.

Astelehena 15 - Andremari Eguna

11:30etan Meza Nagusia.
Ondotik, aperitifa eskeiniko du Herriko Etxeak.
12:30etan Iruñeko Ortzadar dantza taldea plazan arituko da.
17:00etan pilota partida profesionalen artean.
Arratsaldez eta gauez dantzaldia TRIKIA taldearekin.

Asteartea 16

12:00etan Gorriti eta bere animalien ikuskizuna: basurdeak, zakurrak eta pottokak haurrendako.
16:00etan haur kirolak.
17:00etan euskal jokoak: aizkolariak, harrijasotzaileak…
20:00etan ALAIAK kantari taldea arituko da.
Gauean dantzaldia JOSELU ANAIAK taldearekin.

Asteazkena 17 - Adinekoen Eguna

Goizean Meza Nagusia eta bazkaria Azketan.
10:00etan plater tiraketa.
12:00etan Ziganteak eta buruhaundiak Baigorriko gaiteroekin.
12:30etan joko garbi Azketa frontonean.
17:00etan ahate eta gako jokoak, Urruñako Herburu txarangak animaturik. Tartean, berriz ere ziganteak ibiliko dira.
20:00etan dantzaldia TAPIA eta LETURIA taldearekin.
Gauerditan dantzaldia TRAKETS taldearekin. Ortzeguna 18 8:00etatik aitzinet zikiro jatea prestatzen hasiko gara lezean. 12:00etan Urruñako Herburu eta Lesakako txarangak eta Baigorriko gaiteroak karriketan eta plazan ibiliko dira giroa berotzen. 14:30etan zikiro jatea lezean. 19:00etan Larraindantza gaiteroekin eta Mutxikoak plazan. Atsaldean eta gauean dantzaldia GAUBELA taldearekin. Goiz aldera ogi eta gasna eta arno pittat izanen dugu plazan, bestak fini direla eta kontsola gaitezen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun