Etxalarko bestak

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 23a

Utzitako argazkiak

Abuztuaren 14tik 18ra

Igandea 14 - Bezpera eguna

19:45etan Agerraldi ixila “Euskal Presoak Euskal Herrirat!” lemapean.
20:00etan Altxaferua, txistulariak, trikitilariak, Gauerdi txaranga, buruhaundiak eta kankailuak. Txanpaina eta goxokiak banatuko dira.
21:30etan herri afaria frontonean.
Txartelak hartzeko epea abuztuaren 10ean akautuko da. Epez kanpo erosten duenak 5 euro gehiago ordaindu beharko ditu.
0:00etatik 4:00etara dantzaldia LUHARTS taldearekin.
GAUERDI txarangak atsedenaldietan eta akaberan karrikak animatuko ditu.

Astelehena 15 - Andremari eguna

10:30etan Argisoinuak txaranga, buruhandi eta kankailuekin.
11:30etan Meza Nagusia. 12:30etan herriko dantzarien saioa.
Ondotik hameketakoa dantzarientzat Kultur Etxean.
18:00etan bertso saioa: Angel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña. Gai-jartzailea: Joseba Olagarai.
19:00etan Herri kirolak. Nafarroako herriz herri txapelketa. Taldeak bi konbinadetan lehiatuko dira.
20:00etatik 22:00etara eta 0:00etatik 4:00etara dantzaldia IRATS taldearekin.
GAUERDI txarangak atsedenaldietan eta akaberan karrikak animatuko ditu .

Asteartea 16 - Haurren eguna

11:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 18:00etara Haurrendako joku parkea: Kars-ak eta puzgarriak.
14:00etan Asau ttiki.
17:00etan XIII. Mus txapelketa bi mailatan. Gazteak 16 urte arte. Haundiak 17 urtetik goiti. Partiduak bi txikotara jokatuko dira. Parte hartu nahi dutenek
17:00ak baino lehen eman beharko dute izena plazan bertan.
19:30etan kirol desafioa. Herriko gazteak bi taldetan banatuta froga konbinatuak eginez neurtuko dituzte beraien indarrak.
20:00etatik 22:30etara PATXI PEREZ ETA KONPAINIA “Dantza Piko” animazioarekin. Zahar eta gazte, denak dantzan trebe!!!
0:00etatik 3:00etara dantzaldia MODESTOrekin.

Asteazkena 17

10:30etan Argisoinuak txaranga, buruhaundi eta kankailuekin.
11:30etan Etxalarko haurren esku pilota txapelketaren finala.
12:30etan BELATE elkarteko afizionatuen arteko pilota partidak.Iban Zubieta-Gorka Retegi/ Jon Apezetxea-Beñat Mitxelenaren aurka.
17:00etan Herriko haurren trikitixa emanaldia.
18:00etan herri kirolak haurrentzako.
20:00etatik 22:00etara eta 0:00etatik 3:00etara dantzaldia JALISKO BAND taldearekin.
GAUERDI txarangak atsedenaldietan eta akaberan karrikak animatuko ditu.

Ortzeguna 18
Asau eta Jubilatuen Eguna

10:30etan Argisoinuak txaranga, buruhaundi eta kankailuekin.
12:30etan BELATE elkarteko afizionatuen arteko pilota partidak. Markel Etxebeste-Xabi Arraztoa/Unai Arraztoa-Xabi Elizalderen aurka.
Ondotik mus eta pilota txapelketen sari banaketa.
14:00etan jubilatuen bazkaria Herriko Ostatuan.
14:00etan Asau ermitako zelaian. La Basque ostatutik txarangarekin batera denak elkarrekin abiatuko dira ermitako zelairat.
Txartelak hartzeko epea abuztuaren 14an akautuko da. Epez kanpo erosten duenak 5 eurogehiago ordaindu beharko ditu. Antolatzaileek ez dute bere gain hartuko asauan gertatzen ahal diren istripuen erantzukizunik.
20:00etatik 22:00etara eta 0:00etatik 3:00etara dantzaldia MODESTOrekin.
Gero, GAUERDI txarangak atsedenaldietan karrikak animatuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun