Ramuntxo Lamothe saratarra nagusitu zen abuztuaren 21eko Kontrabandisten Lasterketan. Herriko korrikalariak, gainera, marka berria egin zuen eta lehendik ere berak zuen denborarik onena segundu batean hobetu zuen (38’56”). Bosgarren garaipena izan da aurtengoa Ramuntxorentzat.
Saratarraren gibeletik, 12 segundura, Fernando Etxegarai beratarra sartu zen eta Patxi Irazoki igantziarrak eskuratu zuen hirugarren postua, 41 minutu eta 35 segunduko denborarekin. Laugarren Hondarribiako Iñaki Lopetegi izan zen (43’11”), bosgarren Iñigo Lasaga etxalartarra (43’19”), seigarren Baigorriko Daniel Metas (43’54”), zazpigarren Angel Mari Aizpiolea irundarra (44’23”), zortzigarren Angeltxo Aranibar beratarra (44’27“), bederatzigarren Jean Claude Irigoien azkaindarra (44’51“) eta hamargarren Patxi Pikabea beratarra (45’27”). Hiru emakumek hartu zuten parte krosean. Lurdes Oiartzabal izan zen bizkorrena (55’24“), Marisol Martinez bigarren (58’52”) eta Aintzane Aizpiolea hirugarren (1h 02’28”).
Guztira 36 korrikalarik hartu zuten parte proba ospetsu honetan. Herrika Bera izan zen irabazle, Fernando Etxegarai eta Patxi Irazoki aritu baitziren ordezkari gisara. Bigarren postua Etxalarrentzat izan zen, Iñigo Lasaga eta Angeltxo Aranibarrekin. Azpimarratzekoa da Irungo Aizpioletarren partehartzea. Angel aita zazpigarren izan zen, Gotzon semea hamabosgarren eta Aintzane alaba hogeita hamabosgarren postuan sartu zen.