Pilotako Europako kopa Gantxiki pilotalekuan eginen da buruil hondarrean

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 22a

Senpere pilotazaleen hiri nagusia bilakatuko da buruil hondarrean. 23tik 25erat Europako kopa jokatuko da. Orotarat, 18 partida eginen dira 6 berezitasunetan, esku huskan, buruz buru eta binaka, xarean, larruzko paletan eta gizonen eta emazteen paletan hain xuxen. Trinketean eginen den Europako kopa hortan nazional mailako finaletarat heldu diren taldeeri irekia da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun