Abuztuaren 16an egin zen Zugarramurdiko Ospitalean kokatuko den Sorginkeriari buruzko Museoaren aurkezpena. Nahi izan zuenak etxe guztia goititik-beheiti nola moldatu den ikusteko aukera izan zuen, eta ondotik Museoaren proiektua egiten ari den enpresaren arduradun batek azalpenak eman zituen
Gaur egun ikusi daitekena hauxe da: beheitiko solairuan, harrera, komunak eta proiekzio-aretoa.
Gainontzeko hiru solairuak hutsik daude. Hiru solairu hauetan joanen da Museoa, eta aditu ziren azalpenen arabera ez da ohiko museo arrunta izanen, batez ere argia, soinua eta bertze efekto bereziak erabiliko direlako. Hemendik urte batera irekitzea espero da.