Uztailean Urdazubi eta Zugarramurdin antolatutako udalekuak 4-11 urte bitarteko 25 haur inguru bildu zituen. Onarpen aski ona izan zuen bi herrietan, bai guraso eta baita haurren aldetik ere. Hezitzaileek (Arantxa Gamio eta Fanny Bonnemaison) ere beren poza agertu dute, eta dirudienez, herritarrengandik jasotako animoek gogoak eman dizkiete hurrengo urtean ere jolasaldia berriz antolatzeko.
Erran beharra dago udaleku hau Zugarramurdi eta Urdazubiko udalek eskolak utziz eta emandako laguntza ekonomikoari esker egin ahal izan dela.
Beraz, espero dugu heldu den urtean udaleku ireki hau berriz egitea, eta aurten apuntatu ez diren haurrak hurrengo urtean animatzea.