Giro ederrean igaro dira aurtengo bestak ere. Gauez ohikoa den bestaz gain, aurten herriko gazte batzuk txapelketa berexiak antolatuak zituzten plazako giroa indartzeko asmoz eta baita lortu ere. Goizeko 2:30ak aldera, musikak atsedena egiten zuenean, irrintzi, txotx, sagar dantza, fandango, alkoholemia eta karaoke txapelketa jokatu ziren. Irabazle zein atera diren ez dugu erranen beraien baimenik gabe, badaezpada ere.
Egunez ere, proba konbinatuak, pilota partidak, sega, aitzur, zartain eta toka txapelketak, goitiberak, ginkana etabarrez gozatzeko aukera izan genuen herritar nahiz kanpotik etorritakoek. Ekitaldi guztietan partaide eta ikusle aunitz bildu zela aipatzea ezinbertzekoa da, ea hurrengo urteetan ere berdin segiitzen duen.