Ulibeltzak elkarteak herri bazkaria antolatu du

Jaione OTXANDORENA 2007ko urtarrilaren 22a

Datorren irailaren 24rako Ulibeltzak elkarteak herri bazkaria antolatu du. Laister jarriko dira txartelak salgai, herriko ostatu eta dendetan. Eguraldiak languntzen badu Leku Eder karrikan izanen da bazkaria, eta bestela frontoian. Ondotik musika izanen da.

Egun horretan ere Bizkaitik grabazio talde bat etorriko da berriko bi dantza eta bi kanta grabatzera. Dantza horietako bat aspaldiko baserritarren dantza izandakoa omen da eta doinuak ere ba omen du bere historia. Herriko apaiza den don Basiliok, besta hau ospatzen den egunean kontatuko digu dantza nahiz kanten historia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun