Aurtizko ur hornidura eta saneamendu lanak egiten ari dira

Arkaitz MINDEGIA 2007ko urt. 22a, 15:00

Legarra-Lacoz eraikuntza enpresak 614.348 eurotan eginen ditu

Uda jada badoa eta jendea normaltasunera itzultzen ari da. Uda ailegatzean leku guztietan bezala, turista asko ibili dira: Valentziakoak, Kataluniakoak… Herrian dauden ostatu, hostal eta landa etxeak bete-beteak egon dira. Uztaila bukaera aldera Bartzelonako Euskal Etxekoak barnetegia antolatu eta Iturengo bi landa etxetan egon ziren bi aste pasatzen. Klaseetatik aparte tarta txapelketa, pandereta, kantu eta txalaparta ikastaroa… egin zituzten. Baina udako aisialdi eta lasaitasuna alde batera utzita, zenbaitzuk lanean ere gogor hasiak dira. Jakina denez, Udalak Iturengo zeharbidean, Kastinea eta Lopetxenea etxeen ondoko pasabideetan eta Aurtitzen egin beharreko hornidura eta saneamendu sareak berritu eta karrikak zolatzeko lanak egiteko erabakia hartu zuen ekainaren 7an. Lehendabiziko lana Aurtizko hornidura eta saneamendu lanak egitea da. Legarra-Lacoz eraikuntza enpresak eginen ditu lanak 614.348,40 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun