Kuadrilen arteko futbito eta frontenis txapelketa mistoa antolatu ditu Errekak

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 22a

Erreka kirol elkarteko eskubaloiko taldeek, senior eta jubenilek, beraien entrenamenduak hasi dituzte, liga urrian hasiko baitute. Lehen taldea, Karmelo Rekartek entrenatuko du, berrikuntza gutxirekin

Erreka kirol elkarteak herritarren arteko bi txapelkea antolatu ditu irailerako, doneztebarren artean kirola eta partehartzea bultzatu nahirik. Alde batetik kuadrilen arteko futbito txapelketa. Joan den urtean lau astez jardunaldi ezberdinak jokatu ziren, baina aurten partidu guztiak egun bakar batean, larunbat honetan (irailak 10) jokatuko dira. Irailaren 6a zen izen emateko azken eguna.

Bertze aldetik, fronteniseko txapelketa mistoa ere antolatu da. Bikoteka jokatuko da eta kideetako bat gizonezkoa eta bertzea emakumezkoa izanen da. Txapelketa honetan partida guztiak irailaren 17an, larunbatean, izanen dira eta Titi ostatuan apuntatzeko azken eguna irailaren 12a izanen da. Bi txapelketa hauetako finalak irailaren 25ean jokatuko dira, herriko besta ttikien barnean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun