Ortzeguna, 8
10:00etan altxaferoak bestei hasiera emanez. Doneztebeko txistulariek herrian barna ibiliko dira.
12:00etan Meza Nagusia.
Ondotik Luntx herriko ostatuan.
17:00etan gaztetxoen txapelketako Laxoa partidoa.
21:00etatik aitzinera Herriko Ostatuan BAZTAN-ZOPAK izanen dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldia JOXE ANGEL akordeoilariarekin.
Ortzirala. 9
11:00etan herriko trikitilariak herrian barna itzulia emanen dute.
11:00etan Laxoa partida erronka: “Azkeneko txapeldunak” (Joxe Joakin, Bittor, Karlos, Alberto); “Eternas promesas” (Gainerakoak ...) aurka. Denen afariak jokoan izanen dira.
17:00etan pilota partidak afizionatuen artean.
19:00etan herritarren arteko II. Patata tortila lehiaketa.
Arratsaldez eta gauez dantzaldia Mikel Salaberrirekin.
Larunbata, 10
11:00etan herriko trikitilariak herrian barna itzulia emanen dute.
11:00etan Mus Txapelketa herriko elkartean.
17:00etan haurrendako jokoak herriko plazan.
Ondotik haurrendako eta helduendako txokoltea.
Arratsaldez eta gauaz dantzaldia, TRIKIDANTZ taldearekin.
Igandea, 11
11:00etan herriko trikitilariak herrian barna itzulia emanen dute.
11etatik aitzinera herriko artisauen erakusketa.
13:00etan Herri Kirolak: Mendizabal eta Agite; Arria II eta Aierberen aurka.
14:00etan herri bazkaria; Bertsoetan, Sustrai Kolina eta Millan Telleria.
17:00etan Toka eta Soka-tira herritarren artean.
Arratsaldez eta gauez dantzaldia JOXE ANGEL akordeoilariarekin. Bestei bukaera emateko, kalejira eta Gaixoa Ni.