Larunbat honetan, irailak 10, eginen da Udaletxeko Batzar Aretoan urteroko Usategietako postuen subasta. Eguerdiko 12etan hasiko da eta 31.047 eurotan ateriko dira 22 postuak, joan den urtean baino 1.194 euro garestiago. Berriz ere garestiena Lehenbiziko Sarea izanen da, 2.741 eurotan. Bigarren posturik garestiena Parapetoa, 2.641 eurotan. Enkantea jende aitzinekoa izanen da. Tanto bakoitzak 10 euro balioa izanen du eta tasatutako prezioei %16ko BEZ gehitu beharko zaie. Horretaz gain, %2,5a udaletxearentzako izanen da, gastuak ordaintzeko. Subastaren ondotik aste bateko epea izanen dute ehizturiek postuei sestak emateko. Irailaren 21ean eginen da bigarren subasta, sesta jaso duten postuak adjudikatzeko.