“Herri guztiarendako besta eguna da, ez laxoa zaleentzako bakarrik”

Aitor AROTZENA 2007ko urt. 22a, 12:23

ttipi-ttapa

Patxiku GANBOA Laxoa Elkarteko kidea

Laxoarako plazarik onenetako omen da Bear-Zana…

Zaila da plazarik onena zein den erratea, gusto pertsonalak ere hor sartzen baitira. Nik erraten ahal dizut, ni hagitz gustora aritzen naizela Bear-Zanan. Hori bai, garai batean plazarik onenetakoa izanen zen, bere zabaltasunarengatik eta bere garairako zituen baliabideengatik. Erreboteko pareta eta lurrak ez dute angelu zuzena, gaur egun duen zola eman baino lehen harea bustitzeko iturriak, drenatze sistema… Bere garaian onena izanen zen, seguru baietz!

Laxoarako ez ezik, bertze hainbat gauzetarako ere erabili da Bear-Zana…

Hainbertze laxoa partida jokatu izanen dira, bai, baina baita bertzelako pilota modalitatetako partidak ere, aizkora apostuak, dantza saioak… Herriko plazaren funtzioa ere bete du, herritarren bilgunea izan da. Beraz, irailaren 18ko besta eguna ez da laxoa zaleentzat edo gazteentzat bakarrik, herritar guztientzat baizik.

Munduko Pilota Txapelketaren barrenean ere partidak jokatu dira Bear-Zanan…

1962an eta 2002an Iruñean eta 1970ean Donostian jokatu ziren Munduko Pilota txapelketen barrenean, laxoa erakustaldi partidak jokatu ziren Bear-Zanan, ez Iruñean ezta Donostian ere ez baitzen plazarik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun