Txaruta pilota elkarteak modu bikainean akitu zuen 2006. urtea. Nafarroako txapelketan, Patxi Barberena iruritarra eta Garikoitz Juanenea saldistarra gazte mailan eta Xabi Arraztoa iruritarra, banakakoan helduen 1. Mailan, txapeldun izan ziren.
Auñamendiko txapelketan, Xabier Madariaga urroztarra kadete mailan eta Arkaitz Untxalo ittundarra kimu mailan txapeldun suertatu ziren. Dario Trantxe elizondarra kimu mailan eta Iñaki Azpiroz iruritarra ume mailan, azpitxapeldun izan ziren.
Gartzarongo txapelketan, gazte mailan Garikoitz Juanenea saldistarra eta Gaizka Otxandorena almandoztarra eta kimu mailan Ugaitz Elizalde ittundarra eta Joseba Apeztegia iruritarra azpitxapeldun izan ziren (Ondoko argazkian ageri dira).
Lizarrako banakako txapelketan, helduen mailan, Xabier Elizaldek eta kimu mailan Arkaitz Untxalok, txapel bana ekarri zuten Iturenera eta txikien mailan Iker Espelosin sunbildarra azpitxapeldun izan zen.
Burlatako txapelketan, kimu mailan, Arkaitz Untxalo ittundarra eta Joseba Apeztegia Iruritarra, azpitxapeldunak izan ziren.
Zaldibarko txapelketan, Helduen mailan, iruritako Xabi Arraztoa azpitxapeldun izan zen eta Lizarrako Eguberrietako Torneoan, kimu mailan Iturengo Arkaitz Untxalo, azpitxapeldun suertatu zen.