Abenduaren 16 olentzerori ongi etorria egin zen plazan eta denbora berean, Gure Irratia laguntzeko (materiala berriz erosteko, gelak berriz konpontzeko…), Sarako bi berriemaileak, Bernadette Amorena eta Jeannot Etcheverigaray, pastiza eta txokolate esne bero salmenta antolatu zituzten. Orotara 1.200 euro bilduak izan dira. Astearte guziz Sarako berriak ematen dituzte goizeko 9etan Gure irratian 90.5 edo 106.6 frekuentzietan.