Ekialdeko dantzak

Margari eta Koro 2007ko urtarrilaren 17a

Urtarrilaren 16an ikastaro berri bat ematen hasi dira herrian: ekialdeko dantzak (dantza egiptziarra, sabelaren dantza eta halakoak). Astean bi egunez emanen dire, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era Akelarrenean.

Oraindik leku batzuk libre gelditzen direnez, apuntatzeko epea irekita dago, eta horretarako nahikoa da 627 457336 telefonora deitzea. Bi talde osatu dire eta horrek egunak hautatzeko aukera ematen du: astearte, ortzegun edo ortzirala.

Bertze gauza bat ere kontuan hartu behar dute partehartzaileek: irakaslea marrokiarra denez, ikastaroa frantsesez emanen dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun