Atxuria mendi taldeak urteko ateraldien egutegi zabala prestatu du

Margari eta Koro 2007ko urtarrilaren 17a

Atxuria mendi taldekoak Aizkorrira egindako ateraldia. Aurten ere azaroan gateko asmoa dute. Urtero bezala, hilabeteko bigarren igandean eginen ditu ateraldiak Zugarramurdiko mendi taldeak. TTIPI TTAP

Uztaileko lehen asteburuan Adi mendira ateraldi berezia eginen dute

Atxuria mendi taldeak 2007ko ibilaldien egutegia egin du, eta horretan aipagarriena lehenbiziko hiruak Baztanen Santiagoko Bideko zati bat eginen dela da: salbuespen bezala urtarrilean bi ibilaldi eginen dira (lehenbizikoa Baionatik Zuraidera eta bigarrena Zuraidetik Otsondora); Otsailean: Otsondo-Elizondo; Martxoan: Baztango megalitoen ibilbidea; Apirilean: Hondarribi-Pasaia; Maiatzean: Zortzi milakoak; Ekainean: Getaria-Hendaia; Irailean: Bera-Hendaia; Urrian: Arrosara; Azaroan: Aizkorri; Abenduan: ehiztarien etxolara gosaltzera..

Kurtso bukaerako ibilaldi berezia Adi mendira eginen da, uztaileko lehenbiziko asteburuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun