Doneztebeko Casino La Union sozietateko kideek zuzendaritza batzordea berrituko dute heldu den igandean ospatuko duten batzar nagusian. Ohi denez bi deialdia eginen dituzte, lehena 11:30ean eta bigarrena ordu erdi bat beranduago. Batzordea berrituko badute ere, denbora berean bertze hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola, aitzineko akta irakurtzea eta onartzea, kideen kopurua mugatze erabaki ala ez, urteko balantzea, sozietateko bajak eta altak eta kontuen balantzea bertzeak bertze.
Batzordearen berritzea, joan den urtean onartutako arautegiaren arabera eginen da. Horrek erran nahi du, batzordeko 6 kideetatik 3 aldatuko direla. Batzordea presidente, idazkari eta 4 kidez osatua bada, sartzen direnak sozietate kargu altuenak hartuko dituzte. Joan den urtean sartu ziren hiruak Javier Andueza, Felipe Gamboa eta Peio Iribarrenek, hurrenez hurren presidente, idazkari eta kide baten tokia hartu zuten Alejandro San Miguel, Alejandro Maylin eta Oskar mindegien ordezkatuz. Azken hauek orduan batzorde kide izatera pasatu ziren. Heldu den igandean azken hiruak batzordetik kanpo geldituko dira. Sartuko diren hiruak berriz presidentea idazkaria eta kide baten postua hartuko dute. Orduan Andueza, Iribarren eta Gamboa batzordekideak bihurtuko dira. Sistema horri esker sartzen direnak guttienez urte bateko esperientzia duten pertsonekin lan egiten dute,. Horrek funtzionamenduan gauzak errazten dituelarik.
Gaur egun Casino La Union Sozietateak 200 kide ditu eta Doneztebeko handiena da.