Urtarrilaren 25ean
Joaldunek eginen duten lehen puxka biltze eta afariarekin hasiko dira Iñauteak Aurtitz, Ituren eta Zubietan.
Urtarrilaren 27an
Larunbatean izanen dute segida, afaria eta dantzaldia egiten baita egun horretan.
Urtarrilaren 28an
Igandean, jantzi osoa paratuz lehen ibilaldia eginen dute joaldunek karrikaz karrika.
Urtarrilak 29, astelehena
Zubietako joaldunak mozorro eta karrozek lagunduta Aurtiztarrei bisita eginen diete, herriari bira eman eta salda beroa hartu ondotik Iturenera joanen dira. Lasagako Zarandia parean, denak elkartu eta herriari buelta emanen diote. Joaldunek aperitiboa hartzen duten bitartean, plazan karroza bakoitzak bere ikuskizuna eginen du.
Eguerdian 15:30ak aldera, bakoitza bere herrira itzuli eta bazkaria izanen dute elkarteetan.
Gauean ordu ttikiak arte bestak segituko du.
Urtarrilak 30, asteartea
Ituren, Aurtitz eta Lasagako joaldunek bisita bueltatuko diete Zubietarrei, urtero-urtero, batzuen ustez natura ernatzeko eta uzta berri eta ugariak emateko egiten den ohiturari eutsiz.
Urtarrilak 31, asteazkena
Asteazkena lasaiagoa izaten da, bakoitza bere herrian gelditzen baita, eta bazkari eta afarien artean besta egiteko eta azkeneko gau eta egun luzeetan gertatutakoen balantzea egiteko erabiltzen dena.
Aurtitz eta Iturenen, halere, etxez etxe dirua eta puskak biltzen eta kaferen bat hartzen ibiltzen dira gazteak eta Zubietan berriz bazkalondoren egiten dira inauterietako kontuak.
Otsailak, 3 eta 4 Larunbata eta igandea.
Kontuen eguna izaten da, hain zuzen, Iñauteetako azkena. Egun horretan ez da joarerik jotzen. Zubietan asteakenean egiten dute. Iñauteak akitu eta hurrengo larunbatean egin ohi da Iturenen eta Aurtizen igandean. Iturenen bazkaria izaten dute Herriko Etxean. Bazkaldu aitzinetik herriko dantzariak bertsolariak eta aizkora apostua izanen dira herriko plazan.
Bazkaldu ondotik dantzaldia izanen da eta, mozkorraldia izugarria ez bada, bederen, bestarekin segitzeko aukera dago, afari eta dantzaldian.
Aurtitzen xaharren afaria egiten dute eta Iturenen kontuen afaria, iñauteak heldu den urtera arte agurtuz