Errege bezpera

Arkaitz MINDEGIA 2007ko urtarrilaren 17a

Urtarrilaren 5ean urtero bezala, Ituren Aurtiz eta Zubietan errege bezpera gau berexia izaten da. Iturengo herriko ostatuan 105 lagun eta Aurtizko ostatuan 30 elkartu ziren afari eder baten bueltan. Ohiturari jarraituz Zubietarrak joareekin goizeko 2:30ak aldera Aurtiztarrei bisita egin zieten eta Aurtizen denak elkarrekin joareak jo ondotik trago bat egin eta Iturenera joan ziren. Herriari buelta eman eta azken geldialdia denak elkarrekin Zubietan izan zuten. Gau polita izaten da hauxe, orain inauteriei itxaron beharko diogu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun