Ander Erasun aizkolari gazteak ongi akitu zuen urtea

Arkaitz MINDEGIA 2007ko urtarrilaren 17a

TTIPI TTAPA

Urrezko Aizkolari gazteen binakako txapelketako saioa irabazi zuen Jon Rekondorekin batera

Abenduaren 30ean Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketa jokatu zen Asteasuko pilotalekuan. Txapelketa honen barrenean Urrezko Gazte Txapelketari ere hasiera eman zitzaion. Alkizalete II asteasuarra eta Iker Gorriti uhartearra Ander Erasun aurtiztarraren eta Jon Rekondo leitzarraren aurka aritu ziren. Eskualdeko aizkolari gazteek saioa irabazi eta aitzinera egitea lortu zuten.

Modu honetan, Ander Erasun aurtiztarrak modu ezin hobean akitu zuen beretzat ona izan den 2006. urtea.

Uztailaren 2an, Arabako Ozaetan Euskal Herriko Aizkolari Gazteen Txapelketan parte hartu zuen. Uztailaren 10ean Nafarroako Aizkolari Gazteen San Fermin Sarian hirugarren izan zen Iruñean eta irailaren 30ean Nafarroako Aizkolari Gazteen San Migel Saria irabazi zuen Igantzin.

Urriaren 15ean, Nafarroa Oinezeko herri kirol erakustaldian parte hartu zuen Mikel Mindegia bikote zuela, Donato eta Oihan Larretxearen kontra. Udan erakustaldi batzuetan ere parte hartu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun