Astearte honetan, urtarrilak 16, akabatu dute Larraburuan sukaldaritza ikastaroa. 14 lagunek parte hartu dute urritik orain arte iraun duten jardunaldietan. Mertxe Santestebanek erran digunez “hagitz gustura gelditu gara ikastaroak izandako martxarekin. 14 urte daramazkigu eta sekula ez du indarrik galdu, urtero urtero koadrila ederra juntatzen gara”. Larraburuan antolatzen diren ikastaroen artean luzeena da sukaldaritzkoa. Iñaki Pikabea beratarra izan dute irakasle azkeneko 11 urteoetan eta hagitz gustura daude berekin. Etxalarko Herriko Ostatuko nagusia izateaz gain, ikastaroko emakumeei hainbat jaki prestatzen erakutsi die, Julen Zubieta laguntzaile duela. Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiete, eurekin egindako lanarengatik.