Abenduaren 20an aurkeztu zen jendaurrean Iruñeko Baluarten NafarPres, Nafarroako Tokiko Prentsaren Elkartea. Elkartean Nafarroa osoko hamahiru aldizkari bildu dira, batzuk euskara hutsean argitaratzen direnak, bertzeak elebitan eta baita gazteleraz bakarrik idazten direnak ere. Maiztasunari dagokionez ere, badira hilabetekariak, hamabostekariak eta astekariak ere.
Ttipi-Ttapa hamabostekariarekin batera, Pirinio aldeko Mendixut hilabetekaria, Araitz-Lekunberriko Mailope hilabetekaria, Tafalla aldean banatzen den Merindad hamabostekaria, Aldizkari S.L.k argitaratzen dituen hainbat hilabetekari (Iruñeko Alde Zaharreko Aldapa, Burlatako Ibaialde, Txantreako Auzolan, Donibaneko Donibane eta Antsoaingo Ostoki), Erriberako Plaza Nueva, Sakanako Guaixe, Izarbe Ibarrako Entreto2 hilabetekaria eta Lizarra aldeko Auzolan dira NafarPres elkarteko kideak. Aldizkari hauetan 50 profesional baino gehiago ari dira lanean eta 50.000 ale baino gehiago argitaratzen dituzte. CIESek egindako azken azterketaren arabera, 250.000 lagun baino gehiagora ailegatzen dira.
Elkartzeko arrazoiak
Ttipi-Ttapa hamabostekaria, eta gainontzeko aldizkariak, elkarte batean biltzera bultzatu dituen arrazoiak hainbat dira. Tokiko informazioa hedatzea da horietako bat, hau da, informazioa irakurleari hurbilen egiten zaion ikuspuntutik ematea. Horrekin batera, NafarPres osatzen duten komunikabideek tokiko garapena laguntzen dute ekonomia, merkataritza, kultura, usadioak eta tokiko garapena laguntzen dute ekonomia, merkataritza, kultura, usadioak eta tokian tokiko gizarte-bizitza sustatuz. Eta honi lotuak daude 13 aldizkariek kultur-globalizazioaren aitzinean eskualde bakoitzeko berezitasunak mantentzen laguntzeko egiten duten ahalegina.
Baina komunikabide diren neurrian Nafarroako tokiko prentsaren sektorea osatu eta administrazio publikoaren aitzinean hedabideekin zerikusia duten gai guztietan erreferentziazko interlokutore bihurtu nahi du NafarPresek. Sektorea modernizatzeaz batera arlo ezberdinetan komunikabideen arteko elkarlana bultzatuko du. Erraterako, produkzio kostuak, baliabide profesional eta teknikoen erabilera edo elkarrengandik ikastea. NafarPres osatzen duten komunikabideek, gainera, garbi dute herrialdea eta nazio mailako hedabideak iristen ez diren informazio gunea betetzen dutela.Baina komunikabide diren neurrian Nafarroako tokiko prentsaren sektorea osatu eta administrazio publikoaren aitzinean hedabideekin zerikusia duten gai guztietan erreferentziazko interlokutore bihurtu nahi du NafarPresek. Sektorea modernizatzeaz batera arlo ezberdinetan komunikabideen arteko elkarlana bultzatuko du. Erraterako, produkzio kostuak, baliabide profesional eta teknikoen erabilera edo elkarrengandik ikastea. NafarPres osatzen duten komunikabideek, gainera, garbi dute herrialdea eta nazio mailako hedabideak iristen ez diren informazio gunea betetzen dutela.