Pablo Rodriguez Iruindarra eta Angel Iribarren etxalartarra Lisboa Dakararen erdiraino ailegatu ziren, baina joan den igandean, Atar eta Tichit arteko 8.etapan, 24. kilometroan Mitshubishia hareatik atera nahian, autoa lehen martxan gelditu zitzaien, ezin aldatuz. Etaparen bukaerarako kilometro anitz falta zirela etapako irteerara itzultzea erabaki zuten. Ataretik hurbiltzen zirela berriz ere martxaz aldatzea lortu zuten baina ez luzerako 4km falta zirenean ezin zuten ez lehena ez bigarrena sartu. Azkenean bortxatzen ari zirela palanka hautsi zitzaien. Lasterketa ezin zutela segitu bi nafarrek bertan behera utzi behar izan zuten aldaketa-kaxa izorratu zitzaielako. Hala ere, Nemara ailegatzea lortu zuten eta ahal bazen haien asistentziak zuen aldaketa-kaxa berriarekin Dakarera ailegatzeko gogoa zuten karabanarekin batera.
Ezbeharra gertatu denean 120. postuan zihoazen, 50 ordu eta 46 minutuko denborarekin, Volswagenen aritzen den De Villiers lehenetik 30 ordura. Anitz badirudi ere, horrelako zaleentzat sailkapen orokorra ez da garrantzitsuena baizik eta ailegatzea.
Beñat Errandonea saratarra ez du lehen Paris Dakarra eta aurten gauzak ederki ateratzen ari zaizkio. 9. etapa bukatzean sailkapen orokorrean 12. zen bere buggyarekin.