Erreka elkarteak bosgarren urtez antolatutako eskuz binakako txapelketa hasia da kategoria guzietan. Aste hondar honetan, jubenilen eta kadeteen txanda izan da eta hauek ere beraien lehenbiziko kanporaketa jokatu dute igandean.
Donezteben, jubenil mailako final zortzirenetako partidak jokatu ziren, honako emaitza hauekin: Ekaitzako Mitxelenak eta Txarutako Barberenak 18 eta 6 irabazi zieten Latasako Valencia eta Jaunarenari. Añorgako Ormaetxea eta Lertxundik 18 eta 15 irabazi zieten Errekako Urrutia eta Iturriari. Txarutako Ollok eta Ekaitzako Madariagak 18 eta 11 irabazi zieten Añorgako Lujanbio eta Ulangari. Errekako Bereau eta Zelaieak 18 eta 2 irabazi zieten Sutegiko Ibañez eta Vizueteri. Txarutako Juanenea eta Madariagak 18 eta 5 irabazi zieten Añorgako Agirrezabal eta Sarasolari. Punpako Bilbao eta Ugartek 18 eta 9 irabazi zieten Burlatako Zugarraldeko Etxamendi eta Garciari. Errekako baleztena eta Añorgako Pinarrek Oberenako Etxaide eta Acedoren kontra jokatu beharreko partida ez zen jokatu, lehenbizikoak ez baitziren aurkeztu. Beraz, Oberenakoek eginen dute aitzinera. Azkenik, Sutegiko Saez eta Arañak 18 eta 15 irabazi zieten Oberenako Calvo eta Orejari. Saez Kortabarriaren ordez aritu zen, baina hurrengo kanporaketan Kortabarria arituko da. Hain zuzen, heldu den igandean, urtarrilaren 21ean, goizeko 9:30etatik aitzinera jokatuko dira jubenil mailako final laurdenak: Ekaitzako Mitxelena eta Txarutako Barberena, Añrogako Ormaetxea eta Lertxundiren kontra arituko dira. Txarutako Ollo eta Ekaitzako Madariaga, Errekako Bereau eta Zelaietaren kontra arituko dira; Txarutako Juanenea eta Madariaga, Punpako Bilbao eta Ugarteren kontra arituko dira eta Oberenako Etxaide eta Acedo, Sutegiko Kortabarria eta Aranaren kontra.
Kadete mailako final zortzirenetako partidak ere igande goizean jokatu ziren Legasan. Barañaingo Lagunak taldeko Iraizoz eta Taintak 18 eta 6 irabazi zieten Burlatako Zugarraldeko Artuch eta Zabalzari. Goizuetako Umore Onako Apezetxea eta Zendoiak 18 eta 3 irabazi zieten Latasako Loidi eta Arangoari. Añorgako Loidi eta Maiza lehenak 18 eta 5 irabazi zieten Zugarraldeko Loban eta Etxamendiri. Txarutako Madariaga eta Bereauk 18 eta 5 irabazi zieten Etxarri Aranazko Igoa eta Urkijori. Añorgako Mendizabal eta Urdangarinek 18 eta 15 irabazi zieten Etxarri Aranazko Mintegi eta Artiedari. Oberenako Sanz eta Arraizak 18 eta 8 irabazi zieten Zugarraldeko Juanena eta Zubiriri. Oiartzungo Oiarpeko Irastorza eta Ugaldek 18 eta 10 irabazi zieten Oberenako Soto eta Iraizozi eta Errekako Aiestaran eta Iraolak 18 eta 4 irabazi zieten Sutegiko Erdozia eta Olaztiko Etxeberriari. Honela, jubenilen ondotik jokatuko dira kadete mailako final laurdenak ere heldu den igandean Donezteben: Lagunakeko Iraizoz eta Tainta, Umore Onako Apezetxea eta Zendoiaren kontra arituko dira; Añorgako Loidi eta Maiza lehena, Txarutako Madariaga eta Bereauren kontra; Añorgako Mendizabal eta Urdangarin, Oberenako Sanz eta Arraizaren kontra eta Oiarpeko Irastorza eta Ugalde, Errekako Aiestaran eta Iraolaren kontra.