Osasunbidea euskalduntzea eskatuz bi mila postal bildu dira

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 15a

«Osasunak euskaraz baleki! Ziurtatu euskararen osasuna» kanpainarekin bat eginez 2.082 postal bidali dira Baztan, Malerreka, Bortziriak eta Leitzaldetik Santiago Cervera, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariari. Zehazki, Malerrekan 60 postal bildu dira, 294 Baztanen, 182 Arantzan, 282 Igantzin, 120 Etxalarren, 201 Lesakan, 290 Beran, 437 Leitzan, 130 Goizuetan, 52 Areson eta 34 Aranon. Herriz herri bildutako postalei, AEK eta LAB erakundeen bitartez jasotakoak gehitu behar zaizkie.

Nafarroako Gobernuari osasun zerbitzuetan euskararen normalizazioa bideratzeko plana martxan jar dezan eskatu nahi zaio kanpaina honen bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun