Doneztebeko Gizarte Segurantzaren bulegoa eta euskara

Utzitako argazkiak 2007ko urtarrilaren 15a

Azpian sinatzen dugun udal ordezkariok, Gizarte Segurantzak Donezteben duen bulegoan lanpostuak hornitzeko euskarari eman dion tratamendua salatu nahi dugu. Izan ere, erakunde honek Donezteben duen bulegoak Kudeatzaile Argibide emaile eta Argibide laguntzaile lanpostuak hornitu behar ditu, lehiaketa murriztuaren bidez.

Lanpostu hauek bezeroekiko harreman zuzena dute. Lehiaketa horrek,ordea, ez du eskatzen euskaraz jakitea, ez eta merezimendu moduan ere. Honen aitzinean, bulego honek hartzen dituen herri guztiak 1986/18 Foru Legearen arabera eskualde euskaldunean kokatzen direla gogorarazi nahi dugu, non euskara hizkuntz ofiziala den. Bertzalde, Administrazio Publikoetako Ministeritzaren 1990/7/20 Aginduaren arabera, autonomi erkidego bakoitzeko hizkuntza koofiziala kontuan hartuko da, bereziki bezeroekin harreman zuzena duten lanpostuetan.

Beraz, Gizarte Segurantzari legea bete dezan eskatu nahi diogu, deialdi hau bertan behera utziz eta bertze bat prestatuz, non euskaraz jakitea ezinbertzekoa izanen den.

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko Lehendakaria: Tomás Azpiroz Alkoz
Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Lehendakaria: José Ramón Amoros Oskotz
Baztango Alkatea: Fco Javier Oiarzabal

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun