«Egunero egiten dugun guztia paperean idatzi behar izan dugu»

Aitor AROTZENA 2007ko urtarrilaren 15a

• 1991an Joxepi Mihura eta bere senarrak Urruska baserria landetxe bihurtu zuten. Garai hartan ez zekiten landetxeak bideragarriak izanen ziren ala ez. Gaur egun euren bizia, landetxearen inguruan antolatu dute.

• 1999an Kalidadearen Ziurtagiria lortzeko aukera eman zieten Espainiako landetxeei. Baztanen hiruk lortu dute ziurtagiria eta Joxepiren ustez «laster bertzeren batek lortuko du kalidadeko “Q” zeinua».

Noiz hasi zineten kalidadeko ziurtagiria lortzeko dena prestatzen?

Landetxeen federakunde eta elkartetik 1997an, edo lasterrago, hasi ginen kalidadea lantzen. 1999an Espainia osorako deialdia egin zen, eta urte hartan ere 5 arau orokorrak biltzen zituzten eskuliburuak atera ziren. 2000.ean seigarren arau bat atera zuten, zuzendaritzari buruzkoa, eta honek, eskema guztiak hautsi zizkigun. Etxean egiten genituen gauza guziak, garbiketa, sukaldeko lanak eta abar, paperera eraman behar genuen. Hau da, lanerako metodo zehatza idatzi eta hori beti, zehazki segitu. Guk egiten genituen gauzak paperetan paratzea... arras zaila izan zen hasieran. Gero egin dugularik, landu dugularik, uste baino errexagoa zela konturatu gara.

Zer eskatzen zaio landetxe bateri kalidadearen “Q”a lortzeko?

Gehienbat, egiten duguna paperean jartzea da. Lanerako segurtasuna ematen digu, arras ona da beti segurutik ari zarelako. Bertzetik, ni egun batez zerbaitengatik falta banaiz, eskuliburua hartu eta dena prest dago edozeinek etxea eramateko. Egin behar ditugun gauzak zehazki-zehazki bete behar ditugu. Bonbilla bat funditu bada, ezin dugu hurrengo asterako utzi.

Zein diferentzia daude zuen landetxe eta “Q”a ez dutenen artean?

Elkartean aunitzek erraten dute: “nik zu bezain zerbitzu ona eskaintzen dut”. Dudik ez dut egiten baietz, hala dela. Badira etxeak hobeak direnak eta zerbitzu hobeagoa eskaintzen ahal dutenak, baina ez dute guk dugun ziurtasuna. Ez dute finkatua lana nola egin behar duten. Guk garbitzeko metodo bat dugu, erreserbak egiteko metodo bat...denetako.

Zer da bultzatu nahi dena ziurtagiri hauekin?

Hainbertze landetxe gaude, ez bakarrik Nafarroan, Espainian ere. “Q” horrekin lortu nahi dugu bezeroak izan dezan segurtasuna, berak espero dituen zerbitzuak ongi emanak izanen direla. Hemen ziurtagiria lortu dugunetatik bi, etxe osoak dira, Anizko Jauregia eta Bozateko Lizardiko Borda eta gurea (Urruska baserria) logelaka eskaintzen duguna. Nik uste dut aunitz hurbiltzen garela bezeroarengana, lotura handiagoa dugu etortzen zaigunarekin. Batzuk uste dute orain bezeroek gehiago exigituko digutela, baina ez da hala, zuk eskaintzen duzun zerbitzua ongi egina bada, nahikoa da.

Kalidadeko ziurtagiria lortu zenutenean zer sentitu zenuen?
Azaroan auditoria pasatu ginuelarik segidoan kezka gelditu zitzaigun, gainditu genuen ala ez jakin nahirik. Auditoreari galdetu genion eta segidoan erran zigun aprobatu genuela baina puntuazioa bi hilabete beranduago jakin dugu. Nire biziko esamenik zailena izan dela erran dezaket. Hemendik aitzin bi urtetik behin pasatuko dugu auditoria hori. Inspekzio bat pasako dugu baina ez dugu jakinen noiz,

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun