Atzo sinatutako foru aginduaren bidez, udalek dirulaguntzak jaso ahal izanen dituzte igerileku publikoen moldaketarako. Bertzeak bertze, erabilpen kolektiboa edota baldintza tekniko sanitarioak bete beharko dira arauek hala eskaitzen bait dute.
Hala, 1,5 miloi euro bideratu dira lan guzti hauek gauzatzeko. Kontseilariak aipaturiko deialdia onartu du herri entitateei erreztasunak emateko, beregain har ditzaten gastuak igerilekuak moldatu eta legeak exijitzen duena betetzeko.
Gure eskualdean neurri hau baliagarria izanen da zenbait herritako igerileku publikoak hobetzeko, adibidez, Elizondo, Bera, Lesaka, Doneztebe, Sunbilla edo Arantza.
Deialdiaren oinarrien arabera, dirulaguntzak jaso ditzakete 2.007an erabilpen kolektiboko igerilekuen baldintza tekniko sanitarioen ekinbideekin eralazionaturiko lanak egiten dituzten udalek.
Instalazioez gain, finantzagarriak izanen dira soilik bainu eremuan gauzatzen direnak eta irristatzea galerazten duten eremuen lanak.
Lan hauek gauzatu ahal izateko, herri entitateek gehienez ere 120.000 jaso ditzakete, hau da, egin behar diren %100, baldin eta gastua muga horren barne sartzen bada. Baina badira zenbiat kasu bereziak izan daitezkeenak. Lanak kantitate hau baina gehiago suposatzen badu, bertze %50eko laguntza jaso daiteke 120.000 eurotik gorakoa denean eta aldi berean, Nafarroako osasun publikoko institutuak aldez aurretik aldeko txostena ematen badu.
Eskaerak hilabete bateko epean aurkez daitezke, beti ere, kontutan hartuz Nafarroako aldizkari ofizialean argitaratu zela urtarrilaren 5eko datarekin.