Faustino erremonte txapelketa

Aitor AROTZENA 2007ko urtarrilaren 4a

Binakako erremonte txapelketa azken txanpan sartua da. Finalerdiko ligaxkan sartuak daude Miguel Mari Urrutia saldiastarra Altuna I.rekin eta Doneztebeko bikotea, Koteto Ezkurra eta Julen San Miguel. Azken honek min hartu zuen ligaxkako azken partidan eta ikusi egin beharko da finalerdiak aritzeko errekuperatzen den. Txapelketako finala urtarrilaren 13an jokatuko da Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun