Errekaren eskuz binakako txapelketa urtarrilaren 17an abiatuko da

Aitor AROTZENA 2007ko urtarrilaren 4a

Utzitako argazkiak

Martxoaren 10ean jokatuko dira kategoria guzietako finalak

Doneztebeko erreka elkarteak bosgarren aldiz antolatu du eskuz binakako pilota txapelketa. Aurrebenjamin mailatik hasi eta elite senior bitarte, kategoria guzietan hamaseina bikote arituko dira. Elitekoek asteazken arratsaldetan jokatuko dituzte partidak eta gainerakoek larunbatetan, Doneztebe eta Sunbillako pilotalekuetan.

Honela, urtarrilaren 17an, asteazkenarekin abiatuko da elite mailako txapelketa eta azken urteetan bezala, bikote handiak izanen dira. Aipatzekoa da joan den urtean txapeldun izan zirenOteiza eta Bellosok, dagoeneko debuta egina dute profesionaletan.

Hilaren 17ko final zortzirenetako jardunaldian honako partidak jokatuko dira Donezteben 17:00etatik aitzinera: Iraola eta Urzainki, Etxeberria eta Antxoren kontra; Oskar Urrutia eta Iza, Cerezo eta Huarteren kontra; Olaetxea eta Galarraga, Etxebeste eta Etxegaraien kontra; Lazkoz eta Mariñelarena, Elurbe eta Garmendiaren kontra eta Irigoien eta Iparragirre, Azpiroz eta Zabaloren kontra. Sunbillan, berriz, 16:30etik aitzinera hiru partida jokatuko dira: Unai Arraztoa eta Landiribar, Urtasun eta Lopetegiren kontra; Abad eta Okiñena, Renovales eta Senperenaren kontra eta Ontsalo eta Irurita, Azagirre eta Anguloren kontra.

Irabazleek urtarrilaren 24ean jokatuko dituzte final laurdenak, urtarrilaren 31n final erdiak eta martxoaren 10ean, bertze kategoria guzietakoekin batera, finalak jokatuko dira Donezteben goiz-arratsaldez.

2006a: Urte ona Errekarentzat

Patxi Ordoki, Erreka pilota elkarteko arduraduna gustora ageri da Errekak joan den urtean izandako emaitzekin. «Bertzeak bertze Berria txapelketan txapeldunorde izan zen Erreka, eta elkarteko pilotariek hainbat txapel eskuratu dituzte. Honela, GRAVN txapelketan eskuz banaka txapeldun izan zen Markel Etxebeste beratarra senior mailan, eta Joseba Babaze urroztarra eskuz binaka txapeldun izan zen. Nafarroako buruz buruko txapelketako finalerdietan izan zen Iraola, baina 17-18 galdu zuen Linzoainekin». Erreka taldea Nafarroako txapelketako lehen mailara igaitea lortu zuen 2005ean, eta 2006an bere helburua bete eta kategoria mantentzea lortu du.

Ezker paretean ez ezik, trinketean ere ongi moldatu dira Errekako pilotariak. Kadete mailan, Nafarroako txapeldun izan dira binaka Iker Bereau eta Ugutz Zelaieta eta azken honek bakarka ere txapela jantzi zuen. Aurtengoari begira, Patxi Ordoki

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun