Hamarnaka herritar aterpetuko dituzten etxe berriak altxatuko dituzte hilerriaren ondoan

Franck DOLOSOR 2007ko urt. 4a, 11:05

Etxe berriak onddoak bezala agertzen ari dira nonahi azken urteetan eta etorkizunean ere berdintsu segituko du. Hilerriaren parean 40 bat etxebizitza eraikiko dituzte. 12 .655 metra karratuko eremuaren jabearekin herriko etxeak egin dituen negoziaketak uste baino luzeagoak izan dira bainan azkenean akordio baterat heldu dira bi parteak. Herriak, etxebizitzaren Office 64 erakundeak eta Lapurdi hegoaldeko herri elkargoak bi eraikin altxatuko dituzte lur hortan. Batean prezio apalean alokatuko diren 20 apartamendu eginen dituzte eta bertzean 20 etxebizitza eraikiko dira. Gehientsuenak prezio apalean salduko dira.

Gazteentzat izanen diren proiektu horiez gain, ondoan xahar etxe bat ireki nahi luke herriko etxeak. Diru laguntzak eta baimen guziak erdiesten badira 65 lagun aterpetuko dituen etxe bat eginen litake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun