Poliki poliki badatoz iñauteak ere eta herriko giroan nabaritzen hasia da prestakuntzetan hasiak direla hainbat kuadrilla. Emakumeen afariaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengoan afalostean, karaokez gain, ez da beste sorpresarik izanen eta datorren urterako afariaren planteamenduak ere aldaketa batzuk izanen ditu. Ideia berriak bazeuden emakumeen afarirako, baina antolatzaileek datorren urterako uztea erabaki dute. Beraz aurtengoan talde bakoitzak segi dezala beren ideiekin.