Margo erakusketa

Jaione OTXANDORENA 2007ko urtarrilaren 4a

Ramon Latasaren eskultura egiteko dirua biltzeko egin zen margo erakusketak eta salmentak arrakasta haundia izan du. Erakusketa 20 margorekin ireki zen, eta ikusirik guztiak saldu zirela, beste 7 margo ekartzea erabaki zen. Azkenean 22 margo saldu ziren. Elizondoko Juan Lameriñasek emandako argazkiak ere saldu ziren eta Sunbillako Rikardo Arretxeak utzitako herriko argazkiak ere arrakasta haundia izan du, hainbat argazki saldu baitira. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duen jendeari, margolariei, argazkilariei, erostunei eta erakusketa ikustera urbildu den jende guztiari ere. Margo erakusketa honekin, Latasaren eskultura egiteko beste 20.300 euro lortu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun