Herriko pilotari gazteek denboraldi bikaina egin dute

Jaione OTXANDORENA 2007ko urtarrilaren 3a

Utzitako argazkiak

Herriko pilotari gazteek, eskualdeko hainbat txapelketetan parte hartu zuten 2006an. Iker Espelosin, 8 urteko mutilak, zortzi txapelketetan parte hartu zuen eta horietako seietan finalera iristea lortu zuen eta bertze bietan berriz, finalerdietara. Hiru txapel irabazi ditu: Ezkurra memoriala, Sunbillako txapelketa eta Belateko txapelketa. Lizarrako, Urrozko eta Baztango txapelketetan, finalera iristea lortu zuen nahiz eta gero finala galdu, eta Zizurko eta Burlatako txapelketetan berriz, finalerdietara ailegatu zen. Bere anaia Andoni Espelosinek eta Aimar Lastirik txapel bana lortu zuten Sunbillako txapelketan. Liher Lastirik Urrozko txapelketa irabazi zuen eta Julen Juankorenak Errekako binakako txapelketa irabazi zuen. Iñigo Agestak ere Sunbillako txapelketan finalera iristea lortu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun