Errekaren urte bukaera

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 3a

Erreka Kirol elkarteak modu indartsuan bukatuko zuen urtea. Abenduaren 31n, ohikoa den Mendaurrera igoera egin zuten, eta mendizaleek tontorrean behar bezala ospatu zuten urte berriaren etorrera. Aurtengoan, berritasun gisara, arratsalderako Errekak Doneztebeko I: San Silbestre lasterketa antolatu zuen. Korrikalariek lau kilometroko ibilbidea osatu zuten herrian barna. Lehendabizikoentzat sariak eta parte hartzaile guzientzat kamiseta bana izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun