Bortzirietako bertso eskolak taldekako 9. lehiaketa antolatu du. Urtarrilaren 12an, ortzirala, 20:30ean lehen saioa eginen dute Iñigo Olaetxea, Estitxu Fernandez eta Ander Zubitak, Berako taldea osatzen duten Julen eta Taberna anai-arreben aurka. 22:00etan afaria izanen dute Espidobaitan eta ondotik iazko txapeldunak, Silveira anaiak eta Oskar Goñi;Estitxu Arozena, Josu eta Ioarren aurka arituko dira. Urtarrilaren 13an, 13:30ean bazkaria izanen dute Kattun eta ondotik, Erika, Terre eta Lopez; Barberena, Alazne eta Maialenen kontra arituko dira. 16:30ean Xarutan, Etxabe, Manolo eta Egoitz; Bittor, Elizetxe eta Ikerren kontra arituko dira. Ondoren finalerdiak jokatuko dira, 18:30ean Haizegoan eta 20:30ean Atxaspin. 22:00etan Linddurrenbordan eginen den afariaren ondotik jokatuko da finala. Otorduetara apuntatzeko 618 963011 telefonora deitu behar da.