Eguberri aski bereziak pasatu ondotik, astelehenean, urtarrilak 2, Lisboarako bidea hartu zuen Angel Mari Iribarren ‘Matxine’ etxalartarrak. Urte franko daramazki autoen munduan murgilduta, baina egun hauetan hasi duen abentura bezalakorik sekula ez du bizitu: Dakar ezagunean parte hartzea. Aurten ez du Paris-Dakar izena, abiapuntua Lisboan duelako, baina abentura berbera izanen da.
Hotz handiarekin eta jendearen partehartze handiarekin burutu dira aurtengo Eguberrietako ekitaldiak. Abenduaren 24ean jende parrasta juntatu zen Olentzerero ongietorria egitera eta kalejira polita egin zen trikitilari, txistulari eta hainbat herritarrekin.