Jean Louis Laka Baigorriko kantariak “Elizatik plazara...baigorriarren gisara” CDa argitaratu berri du. 20 kantu biltzen dituen bilduma horretan kantari famatu eta ez hain famatu batzuen laguntza izan du, tartean, Erramun Martikorena, Magali Zubillaga eta Eñaut Etxamendi. Testuei dagokionez bere ustez galtzear zihoazen kantuak bildu nahi izan ditu.