Angel Iribarren 37 urteko etxalartarrak urtarrilaren 6an hasiko den Paris Dakar Rallyan parte hartuko du. Pablo Rodriguez Iruñeko pilotuaren laguntzailea izanen da. Bi gizonak ongi ezagutzen dira azken urteetan auto lasterketan elkarrekin ibili baitira, baina Dakarean oraindik zailago den erronka bati lotu beharko dira. Urtarrilaren 21ean bukatuko den rallyan 15 etapa burutu beharko dituzte eta egun bat baizik ez dute izanen pausako, urtarrilaren 13a. Guztira 8700km eginen dituzte eta horietariko 1900 lasterketan.