Euskal Jai Berri Fundazioak Labriten jokatuko den Martiko Erremonte txapelketaren bigarren edizioa aurkeztu du. 36mko frontoian jokatzen den buruz buruko txapelketan gaur egungo erremontalari hoberenak arituko dira, Lizaso, Zeberio II, Ezkurra eta Urrutia. Duela gutti arte 54mko frontoietan baizik ez zen jokatzen, baina frontoi motzak aritzeak dituen alde ikusgarriak oharturik, modalitateak gero eta arrakasta gehiago lortu du. Txapelketa, kanporaketa zuzenean jokatuko da. Lehen finalerdia igandean izanen da Ezkurra eta Urrutiaren artean, eta bigarrena heldu den asteartean Zeberio eta Lizasoren artean. Bukatzeko finala abenduaren 30ean jokatuko da. Sarrerak 10 eurotan salduko dira, eta nahi izanez gero, hiru partiduentzako abonuak salduko dira 16 eurotan. Anitzetan garestiak izaten diren sarrerak prezio hagitz onean egin dituzte jakinez aipatutako txapelketaz gain bertze bi partidu jokatuko direla.