Urtero bezala, joan den abenduaren 3an aurten 80 urte bete dituztenak omendu zituzten Larraburua elkartean. Lau lagun izan ziren aurten: Buxungo Maria Isabel Perugorria, Arrineko Bordako Pakita Arretxea, Iruineko Bordako Martin Indaburu eta Anai Etxeko Maria Zubieta. Elkarteko oroigarria eman zitzaien guztiei eta bazkaria izan zuten ondotik gonbidatu eta elkarteko kideekin batera. Guztira 60 lagun bildu ziren eta, erran digutenez, besta giroak eta umore onak ez zuen hutsik egin.