Udaletxeko ganbaran Mankomunitateko bulegoak egiten ari dituzte

Joseba eta Nerea 2006ko abenduaren 22a

TTIPI TTAPA

Azaroan hasi ziren Udaletxean Mankomunitatearen bulego berrietarako obrak. Orain arte Hiri-hondakinen Mankomunitatea eta Gizarte Zerbitzua Mitxelarreneko lehenbiziko solairuan zeuden, baina lekua ttiki gelditu zaie. Honetaz gain, bigarren solairuko udal bulegoetara igotzeko igogailua jartzea erabaki zen. Bi gauza hauek kontuan hartuta, Udaletxeak Mankomunitateari dagozkien bulegoak ganbarara igotzea erabaki du eta igogailua jartzea. Mankomunitateentzako 7 gela izanen dira, bai langileentzako bulegoak, bai eta bilerak egiteko gela handiago bat ere. Igogailua eraikin osoarentzat baliagarria izanen da, hau da, udaletxeko bulegoentzako eta mankomunitateetarako. Obra osoaren aurrekontua 162.990 eurokoa da, eta Nafarroako Gobernutik 83.929 euroko dirulaguntza eskuratu da. Obra hauek otsailerako akabatuak egotea espero da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun