Haur, gazte eta helduei zuzendutako lehiaketak antolatu dira Baztanen

ttipi-ttapa 2006ko abenduaren 22a

Baztango euskalgintzak 6 eta 17 urte artekoendako bertso paper eta ipuinen lehiaketa eta 18 urtez goitikoendako gutun eta esaldi lehiaketak antolatu ditu. Lanak urtarrilaren 30a baino lehen igorri beharko dira Baztandarren Biltzarra elkartera (22 posta kutxa, Elizondo).

Bertso paper eta ipuinen lehiaketa hiru mailatan banatu da, adinaren arabera: 6-11 urte artekoak; 12-14 urte artekoak eta 15-17 urtekoak. Adinaren arabera, lanen luzera aldatuko bada ere, denek gai librea izanen dute. Lehenbiziko bi saridunek liburuz eta CDz osatutako lotea irabaziko dute. Gutun eta esaldi lehiaketako irabazleek berriz, bi pertsonendako afaria eskuratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun