Bertizko Partzuergo Turistikoaren etorkizuna bidegurutzean

Aitor AROTZENA 2006ko abenduaren 22a

Artxibokoa

Duela hamalau urte, 1992ko abenduan sortu zen Bertizko Partzuergo Turistikoa, Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Malerreka, Sunbilla, Urdazubi eta Zugarramurdiko herri eta bailaretako turismoaren garapena bultzatzeko. Bertan, inguru honetako 18 udal eta 8 elkarte (landa etxeak, hotelak, kanpinak, jatetxeak, ostatuak, artisauak, merkatariak eta zerbitzuak) biltzen ziren oraintsu arte. Baina gaur egun, Partzuergoa bidegurutzean dagoela erraten ahal da. Bera eta Lesakako udalek Partzuergotik ateratzea erabaki dute, funtzionamendu egokia ez duelakoan eta bertze zenbait herrik ere bide bera segitzen ahal dute. Elkarte batzuetan ere ez daude gustora eta bere gisara funtzionatzen hasiak dira. Honela, Baztan, Bera eta Doneztebeko merkatariek bakoitzak bere elkartea sortu du. Lesakan ere horretan ari dira lanean. Abenduaren 14ean ez ohiko batzarra egin zuen Bertizko Partzuergo Turistikoak, etorkizunerako lan ildoak finkatzeko.

Lesakakoa izan da Partzuergotik ateratzea erabaki duen lehendabiziko udala. Azaroaren 24ko batzarrean hartu zuen erabakia ahobatez eta heldu den urte hasieran gauzatuko da irteera. Berako udalak ere aste honetan hartzekoa zuen erabakia eta Sunbillakoak ere seguruenik bide bera hartuko du, Paco Petrirena zinegotziak jakinarazi digunez.

Deñe Abuin, Lesakako Kultura eta Turismo zinegotziak aipatu digunez, alde publikoaren eta pribatuaren irizpideak uztartzen ez dute asmatu, eta ez dugu denendako onura berdina lortu. «Saiatu gara segitzen eta gauza berriak sortzen, baina agian egituratua dagoen moduarengatik, edo jendea ilusiorik gabe dagoelakoz, ez du funtzionatzen». Halere, Lesakako Udalak Bertizekin batera lan eginen duela argitu du Deñe Abuinek, baita Txingudi eta Iparraldearekin ere.

Lesaka eta Berak Partzuergotik ateratzeko eman den bertze arrazoi bat, jartzen duten dirua ez dela gero Bortzirietara bueltatzen izan da. Herri bakoitzak duen bizilagun kopuruaren arabera ordaintzen dio Partzuergoari. Beraz, Baztan da gehien ordaintzen duena eta gero, Bortzirietako bi herri nagusiak. Aurten Berak 12.000 euro ordaindu ditu eta Lesakak 9.000.

IlbeltzarVicente Arotzena, Bertizko Partzuergo Turistikoko presidente orde eta Arantzako alkatearen ustez, aldiz, «Bortzirietatik iduri du Bertizek gehiago egiten duela Baztango propaganda, baina ez da hori. Filme laburrak jartzen dira Elizondon, jartzen dira Donezteben, Beran eta Lesakan. Niri ere ez zait kortoen asuntoa gustatzen, baina aldeko botu eman nuen, kontsortzio guziari mesede ekartzen ahal dion neurrian konforme nintzela». Herri ttikietan ere zerbait egin beharko litzatekeela uste du Arotzenak: «Adibidez, aurten dantza talde bat ekarri Arantza eta Igantzira; heldu den urtean Etxalar eta Sunbillara».

zekoa da Bertizko Partzuergoa eta orduan zehaztuko da etorkizunean zein herrik eta zein elkartek segitutuko duten kontsortzioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun