Doneztebeko ostalaritza, merkataritza eta zerbitzu emaileen elkarteak erabiliko duen logotipoa aukeratu du. Baztango eta Berako elkarteek bezala lehiaketa deialdia zabaldu zuen baina aitzineko biak ez bezala, helduei zuzendu ordez haurrengana jo zuen. Hori dela eta, San Migel eskolako haurrek aurkeztutako hainbat marrazkien artean, Juan Ostizena hautatu dute. Horri esker, Alvaro Matxinbarrenarekin hilabete bateko marrazki ikastaroa irabazi du artista gazteak. Leloari dagokionez, erraz oroitzen den esaldia aukeratu dute, “Zurekin Beti”. Parte hartzaileen artean, Bertiz Abentura Parkean goiz bat igarotzeko 25 txartel banatuko dituzte, bat logotipo lehiaketaren irabazlerentzat izanen da, bertze bat, leloa asmatu duenarentzat eta bertze 23ak zozketa baten bidez erabakiko dira. Lehiaketari buruz zehaztasun gehiago jakiteko Maite Zozaia elkarteko kidearekin egon gara. Gabon hauetarako antolatu dituzten hainbat ekitaldi ere aipatu dizkigu.