Bi lagun salatu dituzte oilagorra isilpean ehizatzeagatik

ttipi-ttapa 2006ko abenduaren 13a

Iaz, garai berean, 10 ziren salatuak izan zirenak

Duela gutti Foru-zaingoaren Ingurumenaren Babeserako agenteek oilagorra isilpean ehizatzeagatik bi lagun salatu dituzte Goizuetan eta Baztanen.

Lehen kasua Artikutzan gertatu zen hango guardak Foru-zaingoaren laguntza eskatuta. Patruilak ehiztaria harrapatu zuen eskopetarekin, bi zakurrekin eta hil zituen bi oilagorrekin. Goizuetako gizon bat zen, dagoeneko bi aldiz kondenatua izan dena hutsegiteko berdinengatik, azkenaldian joan den uztailan. Ingurumen sailak erabakia hartu arte agenteek eskopeta kendu diote.

Bigarren kasua, Arraiozen izan zen, Bertizko Parke naturaletik hurbil. Isilpeko ehiztariei gustatzen zaien lekuan Foru-zaingoek kontrola egin zuten eta ezkutatuta eta armatua zeuden herritar bat harrapatu isilpeko oilagor ehizan. Jakin behar da ehiza mota hori, bakarrik zakurrekin eta oihanetan praktikatzen ahal dela.

Hala ere aurtengo salaketen kopurua nahiko ona dago joan den urtekoei konparatuz. Iaz, garai berean, 10 ziren salatuak izan zirenak. Beherakada hori azaldu daiteke denboraldi huntako arautegian oilagorra saltzea debekatu delako herrialde osoan. Lehenago etekin ekonomikoak ateratzeko oilagorra ehizatzen zutenek ez dute gehiago arrazoirik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun