Orain arte herriko haurrek trankil jostatzeko zuten toki bakarrarik gabe gelditu dire. Parkearen ondoko eremuan obretan hasi dire, horretarako parkearen zati bat hartu behar izan dute eta gelditu den bertze zatia ez da batere kondizionetan haurrak behar den segurtasunakin egoteko.
Horrengatik gurasoek bi eskari egin dituzte Udalari: batean eskatzen da parkea tokiz aldatzea, fronton-zaharera tresna guztiak pasatuz; eta bertzean eskatzen da haurrek eskolako patio estalia erabiltzen ahal izatea eguraldi txarra denean.
Iduriz, Udalak ongi hartu ditu bi eskari hauek eta orain gurasoek frontoi-zaharreko lanak noiz hasiko diren zai daude.